codigo QR
linea cuadro
auzoz auzoko
autobus zerbitzua
bus
cuadro publi
cuadro publi
cuadro publi
cuadro publi

ZERBITZUAREN ZERGATIA
Legazpiko Udala aspaldian hasi zen bultzatzen herrian toki batetik bestera egin beharreko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea. Beti esan dugu norberaren autoa zentzuz erabili behar dela. Nola mugitzen garen eragin handia dauka
kutsaduran, zaratan, osasunean, gizarte harremanetan.

inicioç Horretarako, Mugikortasun Iraunkorra bultzatzeko, Plana egin genuen 2008an. Horren arabera, Patrizio Etxeberria 30 zonaldea bihurtu zen, bidegorria prestatu genuen, Kultur Etxe ingurua oinezkoentzat egokitu zen, Santikutz kaleko espaloia zabaldu zen, Juanastegira igotzeko igogailua jarri zen, Laubide kalea oinezkoentzat egokitu zenÉ Eta azkeneko apustua, herri barruko auzo desberdinak lotzeko autobusa ezartzea izan da.

Udalak Autobuses Cuadra, S.A. enpresa kontratatu du 10 urtez zerbitzu hori emateko.

Txoferrak legazpiarrak dira eta euskaldunak

Urteko kostua 82.202,09 eurokoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 40.381,28 euroko diru-laguntza eman digu zerbitzuaren hasiera finantzatzeko.

Zerbitzu hau herritarrekin batera diseinatu da Agenda 21eko bi Forotan
  - Herri autobusaren ibilbidea eta ordutegiak diseinatzerakoan kontuan hartu beharreko irizpideak::
        http://www.legazpi.eus/attachments/article/320/AKTA63.pdf

  - Legazpiko autobus zerbitzu berria: behar diren egokitzapen eta hobekuntzak txertatzea.
        http://www.legazpi.eus/attachments/article/320/AKTA64.pdf

Bereziki animatzen ditugu herri barruan autoa erabiltzeko ohitura dutenak. Egin ezazue proba, eta ondoren erabakia hartu. Legazpitik autobusez mugitzea askoz merkeagoa eta erosoagoa da.

Datorren astelehenean, ekainak 8, JUNETORRI zerbitzuak, berriro jarriko dira martxanAlarma-egoerak jarraitzen duenez, JUNETORRI zerbitzua erabiltzeko zenbait neurri hartu behar dira.
JUNETORRIan hartu beharreko neurriak:
• MASKARA erabili behar da JUNETORRI programan bidaiatzeko.
• GEL hidroalkoholikoa erabili, igotzean eta ordaindu aurretik. eta autobusetik jaistean, erabili berriz gela.
• Ordaintzeko, erabili JUNETORRI txartela, dirutan ordaindu gabe.
• Edozein lekutan eseri zaitezke, baina, ahal baduzu, pertsonen artean 2 metroko distantzia mantentzen saiatu.
• Ahal duzun neurrian oinez bazoaz, saiatu beste pertsona batzuei bizkarra ematen

2020. urtea: abuztua izan ezik, larunbata, igande eta jaiegunetan, arratsaldez zerbitzua egongo da.

ABISU PANELA
cuadroPANEl
borde desarrollo
Copyright © 2013 AUTOBUSES CUADRA S.A. - Eskubide guztiak erreserbatuta.
pie pagina